Aurreko domekan egin zuten txanda honetako lehen saioa, eta gaur izan da bigarrena. 10:30erako gerturatu dira lehen aramaioarrak udal pilotalekura eta patinak janztearekin batera hasi dira askotariko ariketak egiten. “Jolasak proposatzen dizkiegu, jolasean hasten zarenean ahaztu egiten duzulako patinak dituzula eta azkarrago ikasten da”, azaldu du Oinagurenek.

Adina ez da aitzakia. Oinagurenek onartzen du txikitan azkarrago ikasten dela oreka kontuak tarteko, baina ez dago ezinezkorik. “Ume txiki batek 30 minutu nahikoa izaten ditu patinetan ikasteko, baina helduek ere ikas dezakete. Nik 45 urterekin hasi nintzen, eta ordutik ez dut besterik ikusten. Lasterketak ere egin ditut”, esan du.

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ots. 18a, 11:51
Albiste osoa:
https://goiena.eus/aramaio/1708256886616-gero-eta-trebeagoak-dira-aramaiorrak-patinetan: Gero eta trebeagoak dira Aramaiorrak patinetan